Gipuzkoa eta Nafarroan “soziedade”, Bizkaian “txoko” eta Iruñean “peña”. Esanak esan, elkarte gastronomikoak ezagunak dira oso Euskal Herrian. Helburu nagusia da bertako bazkideei aisi eta otorduetarako tokia ematea.
Harrigarriena, ordea, horien sorterria da. Elkarte gastronomikoak XIX. mende inguruan sortu ziren, Donostialdean hain zuzen. Turismoaren ondorioz aisiaren pribatizazioa areagotu zen eta bertako jatetxe eta sagardotegiek ordu murrizketak pairatu zituzten. Geroago, frankismo garaian, euskararen aurkako jazarpenaz at egiteko txoko bilakatu ziren elkarte hauek, bertan lasaitasunez abestu eta hitz egiten zen euskaraz.

Hasieran soilik gizonak izan zitezkeen bazkide, baina gaur egun diskriminazio hori baztertu egin da. Elkarte gastronomikoak autogestioan oinarritzen dira: auto- finantziazioa eta kudeaketa propioan oinarritutako kooperatiba izaera dute, taberna arruntek ez bezala.
Talde bakoitzak elkartean kontsumitu eta egiten duena idatzi eta ordaintzen du, eta ondorioz, zerbitzaririk ez da behar. Gastu orokorrak aldiroko kuota batekin estaltzen dira. Garbiketa eta bestelako lanak bazkideen artean egin badaitezke ere, ohikoa da horretarako kanpoko pertsona bat kontratatzea. Azken finean, irabazi asmorik gabeko elkartea da eta auzoarekin lotura zuzena dute. Baserri eremuetako auzoek zein hirietako gehienek dituzte elkarteak, horrela auzotarren arteko harremanak estutuz.
Artikuluaren autorea Maria Zendegi da
-------------------------------------------------------------------------------
En Guipúzcoa y Navarra "sociedades", en Vizcaya “txoko” y en Pamplona “peñas”. Cada uno a su manera, pero las sociedades gastronómicas son bien conocidas en toda Euskal Herria. Su gran objetivo es regalar un espacio para el ocio, las comidas y sobremesas de las cuadrillas.
Lo más llamativo es, sin embargo, la naturaleza de ellas. En el siglo XIX. empezaron las primeras sociedades en la zona de Donostialdea. En esa época el turismo privatizó el ocio en la ciudad, por lo tanto, los restaurantes y sagardotegis sufrieron pérdidas económicas y ajuste de horarios. Adentrados en el franquismo, cuando el euskera estaba prohibido, se hablaba y cantaba en euskera en dichas sociedades, ya que esto no se podría hacer de manera tranquila en un lugar público.

Al principio, solo los hombres podían ser socios, aunque hoy en día esta discriminación ya se ha erradicado. Las sociedades hoy en día, además, se basan en la autogestión: auto-financiación y gestión propia pero privada, como si tratara de una cooperativa; no como en los bares habituales, donde un único dueño manda.
Por último, cada grupo consume y cocina lo que quiere y siempre paga lo suyo. En consecuencia, no se necesita ningún camarero o camarera para ello; y los gastos generales se pagan con una cuota mensual. La limpieza normalmente se hace por contratación de personal. Al fin y al cabo es un txoko sin ánimo de lucro y con unión directa al barrio. Los barrios normalmente suelen tener una sociedad y así se unen más entre ellos y ellas.
Artículo elaborado por Maria Zendegi